Liburuak irakurriz libetirtzen gara, aste honetako saioa

“Irakurriz libertitzen gara” elkarteko irakurle taldea martxan da berriz. Urteko lehenbiziko saioa ostiralean izanen da eta “Telleria eta gero zer”, Ernesto Prat idazle nafarraren liburua izanen dugu solasgai. Animatu eta parte hartu!

Liburua:Telleria eta gero zer?
Eguna: Urtarrilaren 12a
Ordua: 20:00
Idazlea: Ernesto Prat

p029_f01

ekitaldiak, Irakurriz dibertitzen gara atalean publikatua | , , , hitzekin laburtua | Iruzkin bat utzi

San Tomas eguna ospatu gurekin!

Adiskideok!

Abenduaren 21, ostegunarekin, ohi bezala Santo Tomas eguna ospatuko dugu. Trikitixa ardoarekin, eta txistorra ogiarekin. Edo alderantziz, edo dena batean 🙂

Beti bezala ekitaldi irekia da, animatu eta etorri gurekin ospatzera!

ekitaldiak atalean publikatua | , , , , hitzekin laburtua | Iruzkin bat utzi

Gabonetan Zaldikon: txikiendako sukaldaritza tailerrak.

Gertu ditugu otorduz otordu ibiltzeko egunak. Baina horretarako eltze artean ere ibili behar!

Gabonetan, etxeko txikiendako sukaldaritza tailerrak izanen ditugu gurean. Dindaia Fundazioarekin batera antolatu ditugu: abenduaren 26tik 29ra bereziki goxogintzan ibiliko gara, eta urtarrilaren 2tik 5era sukaldaritzan.

Izen emateko epea abenduaren 5etik 13 bitarte izanen da zabalik. Deitu 650 758 454 telefonora edo jo dindaiaren webgunera. Ez geroko utzi, plazak mugatuak dira eta!

 

 

ekitaldiak atalean publikatua | , , , hitzekin laburtua | Iruzkin bat utzi

Liburu aurkezpena: “Langileria berri baten eraketa. Iruñerria, 1956-1976”

Aurkezlea: Emilio Majuelo historialaria.
Hizlaria: Nerea Perez Ibarrola (1984, Iruñea), historialari txantrearra, eta liburuaren egilea, liburua Nerearen doktoradutza-tesian oinarritua baitago. Tesia, gainera, euskaraz aurkeztu da unibertsitatean.

Nerea Historian lizentziaduna da EHUn. Gainera, NUPeko Historia eta Ekonomia ikerketa taldeko partaidea eta Gerónimo de Uztáriz Historia Ekonomiko eta Sozialaren Institutuko idazkaria eta zuzendaritza batzordeko kidea da. NUPen ikerlari eta irakasle ari da.

Ikus argia astekarian eginiko elkarrizketa: “Egun badirudi ez dugula gauzak aldatzeko konfiantzarik”

aurkezpenak, ekitaldiak atalean publikatua | , , , , hitzekin laburtua | Iruzkin bat utzi

“Maleta Bete Feriatze” ibilaldia Iruñean barna.

Azaroaren 25ean, larunbatarekin, Patxi Larrion gure bazkideak gidaturik “Maleta Bete Feriatze” izeneko ibilaldi berezia eginen dugu Iruñean barna. 11:30ean, Gazteluko Plazako estatuatik abiatuta. Anima zaitez!

ekitaldiak atalean publikatua | , , , hitzekin laburtua | Iruzkin bat utzi

Palestinako emakumeen ipuinak Zaldikon

Bihar, hilak 10, arratseko 8etan hasita, Irakurriz dibertitzen gara ekimenaren beste saio bat izanen dugu Zaldikon.

Oraingo honetan, QUISSAT-PALESTINAKO EMAKUMEEN IPUINAK liburua izanen dugu hizketagai. Liburu hori osatzen duten ipuinak Jo Glanville idazleak bildu zituen, eta Xabier Monasteriok euskaratu ditu.

Besterik gabe, elkar bertan ikusiko dugulakoan, jaso ezazu gure agurrik adeitsuena.

hitzaldiak, Irakurriz dibertitzen gara atalean publikatua | , , , hitzekin laburtua | Iruzkin bat utzi

Hitzaldia: Gau Beltza, Halloween eta Arimen gaua Euskal Herrian.

Azken urteotan, izugarri zabaldu da toki guztietan Halloween izeneko ospakizuna.
Baina zer egiten zen gau horretan garai batean Euskal Herrian?
Josu Ozaitak lan bat egin du, eta emaitza harrigarria da.
Jakingo dugu zer egiten zen Iruñerrian bertan eta beste leku batzuetan.

Urriak 24, asteartea, 20:00etan, hitzaldia eta bideo emanaldia.
Sarrera irekia
ekitaldiak, hitzaldiak atalean publikatua | , , , , , , , hitzekin laburtua | Iruzkin bat utzi

Irakurle taldea: “Azken patriarka” (Najat El Hachmi)

Bihar, urriaren 6an, arratseko 8etan Irakurriz dibertitzen gara ekimeneko beste saio bat izanen dugu.

Oraingo honetan, Najat El Hachmi idazle amazigh-katalanaren Azken patriarka lana izanen dugu mintzagai. Horretarako, liburu hori euskaratu duena etorriko zaigu: Jexuxmari Zalakain.

Irakurriz dibertitzen gara atalean publikatua | , , , , , , hitzekin laburtua | Iruzkin bat utzi

Solasaldia Kataluniako egoeraz mintzatzeko

Martxelo Otamendi kazetaria etorriko zaigu, irailaren 25ean, astelehena, gertatzen denaren gakoak azaltzeko.

Ekitaldi irekia da, eta arratsaldeko 7:30ean hasiko da.

Martxelo Otamendi Berriako zuzendaria da eta hurbil-hurbiletik jarraitu du beti Katalunia, bai eta bertako prozesua ere.

ekitaldiak, hitzaldiak atalean publikatua | , , hitzekin laburtua | Iruzkin bat utzi

Asteazkenean, Hiromi Yoshidarekin solasaldia

Irailaren 20an, asteazkenarekin, arratsaldeko 20:00etan, Hiromi Yoshida idazle japoniar euskaldunak bere azken itzulpena aurkeztuko du gure elkartean, Takiji Kobayashi japoniar idazlearen “Nagusia kanpoan bizi da” izenburuko liburua euskaratu baitu, katakrak argitaletxeak plazaraturik. 

Hiromi Yoshidak duela hainbat urte ikasi zuen euskara, eta egun, euskara irakaslea da Japoniako unibertsitate batean, eta gainera, Japonian euskara ikasteko metodo berri bat argitaratu du. Horrez gain, Bernart Etxepareren Linguae Vasconum Primitiae euskarazko lehen liburua japonierara itzuli zuen.

 

aurkezpenak, ekitaldiak atalean publikatua | , , , , , , , , hitzekin laburtua | Iruzkin bat utzi